'Christmas party' ekitaldia antolatu du Kids&Us-ek hilaren 15erako

Maxixatzen.eus 2019ko abe. 6a, 12:21

Gabonetako ekitaldia antolatu du Kids&Us-ek abenduaren 15erako. Elkargunean egingo dute festa 18:00etan hasita, eta sarrera doakoa izango da herritar guztientzako.

Gabonak ate joka datoz, eta Kids&Us-ek Christmas party ekitaldia antolatu du hilaren 15erako, Elkargunean. 3 eta 6 urte arteko haurrei zuzenduta egongo da ekitaldia, 18:00etan hasiko da, eta doakoa izango da. Besteak beste, The elf's inventions ingelesezko antzerkia, haurrentzako kontzertua, zozketa eta opariak izango dira Gabonetako festan.

Kids&Us-eko kideek adierazi dutenez, antzezlana "adierazgarria" izango da, eta obra ulertzeko ez da ingeles maila alturik behar izango. Ikuskizunaren ostean, askotariko opariak zozkatuko dituzte haur guztien artean; hala nola kamisetak, liburuak eta peluxeak. Ekitaldia amaitzeko, berriz, KIAk Gabonetako kontzertua eskainiko du, eta abeslariak bere ukelelearekin Eguberrietako abestiak kantatuko ditu bertan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide