Berrerabilitako diskoen eta liburuen azoka herrian da beste behin ere

Maxixatzen.eus 2019ko abe. 5a, 12:36

Gaur, osteguna, Torrezuri erakustokiaren aurrean jarri du azoka solidarioa Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkarteak, eta herritarrek liburuak, cd-ak nahiz biniloak eskuratzeko aukera izan dute.

Urtean zehar hainbatetan egiten duten moduan, gaur ere berrerabilitako diskoen eta liburuen azokak hartu ditu herriko plazako arkupeak. Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkarteak antolatuta, goizean zehar ehunka liburu, cd eta binilo eskuratzeko aukera izan dute herritarrek Torrezuri erakustokiaren aurrean jarri dituzte mahaietan.

Elkarteak Euskal Herrian herriz herri jartzen du azoka, eta egitasmo solidarioa da egiten dutena. Izan ere, azokan bildutako dirua bazterketa ekonomikoan daudenei laguntzeko bideratzen diete.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide