Herrixen Elkarteak hogei otarra eta 500 euroko hiru sari zozkatuko ditu Gabonetan

Maxixatzen.eus 2019ko abe. 5a, 09:26

Herrixen Azkoitiko merkatarien elkarteak hogei otarra zozketatuko ditu abenduaren 7tik 20ra bitartean Azkoitia Txartelarekin herriko dendetan ordainketak egiten dituzten herritarren artean.

Herrixen elkarteak Gabonetako kanpainaren baitan azken urteetan egin izan du hogei otarren zozketa, eta aurten ere egingo du. Datorren zapatutik, abenduak 7, abenduaren 20ra bitartean herriko dendetan ordainketak Azkoitia Txartelarekin egiten dituzten herritarren artean zozkatuko dituzte otarrak. Otarren sari banaketa abenduaren 20an, ostirala, Etxebeltzen egingo dute, 20:30ean. Otarren zozketaz gain, elkarteak Gabonetako Errifa Potoloa izenarekin, 500 euroko hiru sari zozkatuko ditu urtarrilaren 7an. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide