Zein da 'tirtirixe' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus 2019ko abe. 6a, 09:00

Maxixatzenek, Azkoitiko euskarazko hitzak bultzatu asmoz, Azkoitiko hitz bat argitaratzen du astero. Joan zen ostiralean 'lurmen' hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'tirtirixe' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Tirtirixe hitzak ipurdikara esan nahi du.

Adibidez, honako modu honetan erabil daiteke:

  • Azkoitiko hizkeran: «Ezin du geldik eon, tirtiri hutse da».
  • Euskara batuan: «Ezin du geldirik egon, ipurdikara hutsa da».

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide