Berreskuratutako liburuen eta diskoen azoka egingo dute bihar, plazan

Maxixatzen.eus 2019ko abe. 4a, 15:00

Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkarteak antolatuta, berreskuratutako liburuen eta diskoen azoka izango da bihar, abenduak 5, herriko plazan.

Azkoitiarrek etxean dituzten liburuak eta diskoak utzi ahal izango dituzte bertan, baina azokan bertan dauden aleak erosteko aukera ere izango da. 09:30etik 13:30era egingo dute herriko plazan berreskuratutako liburuen eta diskoen azoka solidarioa.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide