Pentsiodunek Gasteizen egingo duten elkarretaratzera joateko autobusa antolatu du Plaza Ondo elkarteak

Maxixatzen.eus 2019ko abe. 4a, 10:23
Eusko Legebiltzarra.

Abenduaren 12an, osteguna, Gasteizko Eusko Legebiltzarrean egingo dute elkarretaratzea Gipuzkoako pentsiodunek.

Gipuzkoako adinekoen eta pentsiodunen elkarteen plataformak elkarretaratzea deitu du hilaren 12rako, Gasteizen. Eusko Legebiltzarraren atarian egingo dute elkarretaratzea, 11:00etan. Kontzentrazioan eskatuko dute pentsioak 1.080 eurotara arte osatzea eta Espainiako Kongresuan Pentsio Publikoen Sistema bermatzea.

Plaza Ondo jubilatuen elkarteak elkarretaratzera joateko autobusa antolatu du. Abenduaren 12an, 08:20an, Aizkibel liburutegiaren ondoko geltokitik abiatuko da autobusa Gasteizera. 14:30erako etxean izatea aurreikusi dute antolatzaileek. Bidaia txartelaren prezioa 10 eurokoa da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide