'Ahobizi'-en eta 'Belarriprest'-en gogoetak, Euskararen Egunean

Maxixatzen.eus 2019ko abe. 3a, 19:33

Euskaraldia gogoan izan dute Euskararen Egunean hainbat herritarrek. Izan ere, egitasmo horretan parte hartu zuten hainbat Ahobizi eta Belarriprest beren esperientzia kontatzen izan da Kontzejupean. Solasaldiaz gain, bertsoez eta gaztaina-janaz gozatzeko aukera izan dute herritarrek.

Euskararen Eguna izan da gaur, asteartea, eta goizean goizetik askotariko ekintzak izan dira herrian. Goizean, Azkoitiko ehunka umek eta gaztek herriko plaza hartu dute; arratsaldean, berriz, Euskaraldian parte hartu zuten zenbait Ahobizi-k eta Belarriprest-ek solasaldia eskaini dute Kontzejupean.

Arratsaldeko ekitaldian, lehenik Euskararen Eguneko manifestua irakurri du Silvia Etxaniz aurkezleak, eta Nahia Arrizabalaga eta Unai Izagirre bertsolariek bertso bana kantatu dute. Ondoren, Iosu Irizar eta Xiomara Galvis Ahobizi-ek nahiz Janire Igoa, So Saito, Lourdes Alboniga eta Xabier Arenaza Belarriprest-ek euskararen inguruko hainbat gogoeta izan dute hizpide mahai-inguruan. Solasaldia amaitu ostean, berriz, argazki erraldoia atera dute Kontzejupean, eta gaztaina-jana egin dute ondoren.

Erlazionatuak

Euskara bete plaza

Maxixatzen.eus 2019 abe 03 Azkoitia

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide