Kontsumoaren inguruko hitzaldiarekin amaitu dira Jubilatuen asteko ekitaldiak

Maxixatzen.eus 2019ko abe. 4a, 09:30

Kontsumobidek Saihestu arriskuak hitzaldia eskaini zuen atzo, asteartea, Plaza Ondo elkartean, eta ekitaldi horrek itxi zuen aurtengo Jubilatuen astea.

Joan zen astean hasita, askotariko ekitaldiak izan dira egunotan Plaza Ondo elkartean, eta atzo, osteguna, amaitu zen Jubilatuen astea kontsumoaren inguruko hitzaldiarekin. Bertan, egunerokotasunean herritarrek erabiltzen dituzten produktuetako ikurren inguruan aritu zen Kontsumobide Kontsumoko Euskal Institutuko Begoña Olabarrieta. Besteak beste, kosmetikoetan nahiz etxeko produktuetan agertzen diren ikurrak azaldu zizkien Olabarrietak hitzaldira joan zirenei.

Jendetsua izan da aurtengo Jubilatuen astea, eta hainbat herritarrek parte hartu du ekitaldietan. Zapatuan, esaterako, 70 lagunetik gora elkartu ziren Joseba jatetxean egin zuten bazkarian, eta gozatu ederra hartu zuten hara joan zirenek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide