Euskararen Nazioarteko Egunaren harira Azkoitian egindako ekintzak, bideoan

Maxixatzen.eus 2019ko abe. 4a, 15:23

Euskararen Nazioarteko Egunaren harira atzo, abenduak 3, Azkoitian egindako ekintzak bildu ditu Erlo Telebistak.

Atzo, Abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu zuten azkoitiarrek. Goizean, ikastetxeetako haurrak plazan bildu ziren, eta arratsaldean bertsoak, Euskaraldiari buruzko mahai-ingurua, manifestu irakurketa, talde argazkia eta gaztaina erre banaketa egin zituzten, Kontzejupean. Erlo Telebistak Azkoitian hartutako irudiak dira bideokoak.

Erlazionatuak

Euskara bete plaza

Maxixatzen.eus 2019 abe 03 Azkoitia

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide