Maxixatzenen zozketak

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizuna ikusteko lau sarrera zozkatuko ditu Maxixatzenek

Maxixatzen.eus 2019ko abe. 4a, 08:34

Abenduaren 23an, astelehena, Baztartxo Antzokian izango den Bizi Dantza ikuskizuna ikusteko lau sarrera zozkatuko ditu bi bazkideren artean Maxixatzenek, Udalaren laguntzarekin. 

Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Bizi Dantza ikuskizunerako sarrerak zozkatuko ditu Maxixatzenek, Baztartxoko leihatilan salgai jarri aurretik. Abenduaren 23an, astelehena, bi emanaldi eskainiko dituzte Azkoitian, bata 16:00etan eta bestea 18:30ean.

Zozketan parte hartzeko, bidali mezua maxixatzen@maxixatzen.eus helbide elektronikora abenduaren 11a baino lehen, bazkidearen izen-abizenak eta telefono zenbakia idatzita. Parte hartzen duzuen guztion artean egingo dugu zozketa, eta abenduaren 11n jakinaraziko ditugu irabazleen izen-abizenak webgunean.

Egin zaitez Maxixatzeneko bazkide!

Maxixatzeneko bazkide egin zaitezke urtean 25 euro ordainduta. Horrekin, herriko euskarazko proiektua hauspotuko duzu. Eguneko informazioa izango duzu sarean eskuragarri, eta Maxixatzen aldizkaria jasoko duzu hilero. Era berean, Maxixatzenen zozketetan parte hartzeko aukera ere izango duzu. Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide