Izetak irabazi du San Andres Idi Dema Saria

Atzo, astelehena, jokatu zen sanandresetako kintopeko idien sariaren azken proba, eta Izetak 53 plaza gaindituta irabazi du saria.

Atzo, astelehena, Matxain, Izeta eta Ixidro Erretegiaren idiak plazaratu zituzten Gureako probalekuan, eta hirurek San Andres egunean aritu ziren hiru uztarriek baino lan hobeak egin zituzten. Aiako Izeta izen zen atzoko eguneko onena, eta ondorioz, San Andres Idi Dema Sariko txapela eta mantak irabazi zituzten. 53 plaza, hiru zinta eta 3,45 metro eginda nagusitu zen Izeta, Gurean. Alegria eta Joxe Ramon Iruretagoiena 'Izeta' aritu ziren itzain bezala Aiako idi parearekin.

Bigarren postuan sailkatu zen Errenteriako Matxain, 47 plaza eta 2,90 metro eginda. Hirugarren, berriz, Azkoitiko Ixidro Erretegia sailkatu zen, 47 plaza eginda. Azkoitiko Urtia baserriko idi parea, bestalde, bosgarren sailkatu zen, 41 plaza eta ia lau metro eginda. Hona hemen sailkapen osoa:

  1. Izeta — 53 plaza, hiru zinta eta 4,45 metro (46,5 kiloko gainkargarekin)
  2. Matxain — 47 plaza eta 2,90 metro (hiru kiloko gainkargarekin)
  3. Ixidro Erretegia — 47 plaza (hamabost kiloko gainkargarekin)
  4. Telleria — 44 plaza, lau zinta eta 0,96 metro (bederatzi kiloko gainkargarekin)
  5. Urtia — 41 plaza eta 3,90 metro (100,5 kiloko gainkargarekin)
  6. Soarte — 36 plaza, lau zinta eta 1,02 metro (129 kiloko gainkargarekin)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide