Abenduaren 12an jarriko dituzte salgai Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizunerako sarrerak

Maxixatzen.eus 2019ko abe. 3a, 09:00

'Bizi dantza' ikuskizunaren bi emanaldi eskainiko dituzte Pirritx, Porrotx eta Marimototsek abenduaren 23an Baztartxo antzokian, eta abenduaren 12an jarriko dituzte sarrerak salgai, 17:30etik 19:30era.

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak Bizi dantza ikuskizuna eskaintzen ari dira Euskal Herrian zehar, eta datorren abenduaren 23an, astelehena, Azkoitian egingo dute geldialdia. Bi emanaldi eskainiko dituzte Baztartxo antzokian, 16:00etan eta 18:30ean.

Sarrerak

Abenduaren 12an jarriko dituzte txartelak salgai Baztartxo antzokiko leihatilan, 17:30etik 19:30era bitartean. Ikuskizunerako txartelak sei euroren truke eskuratu ahal izango dira, eta pertsona bakoitzak gehienez sei txartel erosi ahalko ditu.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide