'Go!azen 6.0' ikuskizunerako sarrerak eros daitezke oraindik

Maxixatzen.eus 2019ko abe. 2a, 09:55

Abenduaren 13an, Go!azen 6.0 ikuskizunaren bi emanaldi eskainiko dituzte, eta bi saioetarako sarrerak geratzen direla adierazi du Udalak. Udaletxean eros daitezke, 09:00etatik 14:00etara bitartean.

Go!azen 6.0 ikuskizuna Azkoitira iritsiko da datorren abenduaren 13an, ostiralez. Hara joateko sarrerak joan zen asteazkenean jarri zituzten salgai Baztartxoko leihatilan, eta Udalak adierazi duenez, oraindik eros daitezke sarrerak, udaletxeko Kultura sailean.

Hilaren 13an, emanaldi bana eskainiko dute 18:00etan eta 20:00etan, eta Udalak adierazi duenez, bi saioetarako geratzen dira sarrerak. Interesa dutenek 09:00etatik 14:00etara bitartean eskuratu ditzateke, sei eurotan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide