Araitz Etxaniz hirugarren Euskal Herriko Trikitilari Gazteen XXVIII. Txapelketan

Maxixatzen.eus 2019ko abe. 2a, 09:52
Etxaniz, beheko lerroan, eskuinean.

Atzo, igandea, sei bikotek parte hartu zuten Euskal Herriko Trikitilari Gazteen XXVIII. Txapelketan, eta Araitz Etxaniz azkoitiarra hirugarren sailkatu zen, Enaitz Alberdi azpeitiarra lagun zuela. Garazi Larrañaga azkoitiarra, bestalde, seigarren sailkatu zen Julen Labaka errezildarrarekin.

Zaldibarren (Bizkaia) izan zen 13 eta 19 urte bitarteko trikitilarien txapelketa, eta parte-hartzaile guztiek porrusalda, fandangoa eta arin-arina jo behar izan zituzten. Epaileek hala erabakita, Irati Arzelus eta Mirari Plazaola izan ziren txapeldunak 12,35 puntu eskuratuta. Bigarren, alde txikiarekin (132,1 puntu), Ane Etxezarreta eta Sara Iriarte sailkatu ziren, eta Etxanizek eta Alberdik 119,5 puntu lortuta eskuratu zuten hirugarren postua.

Beste azkoitiar bat ere izan txapelketan. Garazi Larrañaga pandero jotzailea seigarren sailkatu zen Julen Labaka soinu jotzaile errezildarrarekin batera; 109,45 puntu batu zituen bikoteak. Honako hau da atzoko txapelketako sailkapena:

  1. Irati Arzelus eta Mirari Plazaola (132,35 puntu).
  2. Ane Etxezarreta eta Sara Iriarte (132,1 puntu).
  3. Araitz Etxaniz eta Enaitz Alberdi (119,5 puntu).
  4. Ianire Segurola eta Elaia Diaz (114 puntu).
  5. Eider Garro eta Araitz Elizalde (110,7 puntu).
  6. Julen Labaka eta Garazi Larrañaga (109,45 puntu).

Araitz Etxaniz, eskuinean. (Argazkia: Ibon Errazu)

 

Garazi Larrañaga, ezkerrean. (Argazkia: Ibon Errazu)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide