Urrezko Antzarra jaso du Izibene Oñederrak 42. Euskal Zine Bileran

Maxixatzen.eus 2019ko abe. 1a, 10:27
Izibene Oñederra sariarekin. (Zine Bilera)

Lursaguak animaziozko film laburrari esker eskuratu du saria azkoitiarrak. Atzo egin zuten sari banaketa ekitaldia Lekeition. Aurtengo lehiaketara 20 film aurkeztu dituzte herritarrek.

Atzo, zapatua, banatu zituzten 42. Euskal Zine Bilerako sariak Lekeition (Bizkaia), eta epaimahaiak hala erabakita, film onenaren sariari dagokion Urrezko Antzarra jaso zuen Izibene Oñederra azkoitiarrak. Lursaguak film laburrari esker eskuratu du saria hark, eta oroigarriaz gain, 1.900 euro eskuratu ditu.

Aurtengo lehiaketara 20 film aurkeztu dituzte herritarrek, eta Kepa Errasti, Lara Izagirre eta Igor Rezola arduratu dira hiru film nabarmentzeaz. Lehen saria eskuratu duen eta Oñederrak egin duen filma animaziozkoa da, eta milaka urteko kulturaren oinarri kontzeptuala birrintzen ari dela nabarmentzen du ikus-entzunezkoak.

Zuzendari onenaren saria, eta beraz Zilarrezko Antzarra, Mikele Landak jaso du Heldu filmagatik, eta hirugarren saria, gidoi onenarena, Josu Martinezen Anti lanarentzat izan da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide