Kontzejupeko finalak eta mutxikoak, San Andres arratsaldeko hitzordu

Maxixatzen.eus 2019ko aza. 30a, 22:13

Partida estuen ondoren erabaki dira pilota final gehienak. Dantza jauziak, berriz, Azoka Plazan egin dituzte, euriarengatik.

Eguraldi kaskarrarekin jarraitu du San Andres egunak arratsaldean, baina festa girorik eta hitzordurik ez da falta izan kaleetan. Korrontziren eta Oinkariren gaueko kontzertua Baztartxora nola, Azoka Plazara eraman behar izan dituzte eliz atarian iragarrita zeuden mutxikoak; dantzari kuadrillak gozatua hartu du han.

Bien bitartean, Kontzejupean ia hiru ordu eta erdiz luzatu da pilotaren festa. Udaletxe azpiko pilotalekuaren izena daraman txapelketaren sei finalek piztu dute ikusmina zaleengan. Neurketa gehienak estuak izan dira, gainera, eta sari banaketa jendetsuarekin amaitu da aurtengo edizioa.

Hauek izan dira gaur Kontzejupean jokatu diren sei finalen emaitzak:

- Benjaminak

  • Pello Alkorta-Xabat Sudupe 16
    Joanes Juaristi-Enaitz Bergado 14

- Alebinak

  • Eñaut Aldazabal-Jon Arregi 16
    Iker Beristain-Julen Etxaniz 9

- Infantilak

  • Oier Aldazabal 18
    Inhar Egaña 17

- Kadeteak

  • Mikel Aranbarri 19
    Jon Etxaniz 22

- Nagusiak emakumeak

  • Eneritz Arrieta 22
    Oihana Orbegozo 10

- Nagusiak gizonak

  • Alex Juaristi 22
  • Jon Juaristi 17

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide