2020ko egutegia

Martxoko egutegia

Maxixatzen.eus 2020ko mar. 1a, 09:00

Iritsi zaigu urteko hirugarren hilabetea. Hona hemen Maxixatzen egutegiaren martxoko orria:

Mirentxu Larrañagaren esaldi honek laguntzen dio Jon Andoni Martinen argazkiari: 

MARTXO, MARTI, EPAIL

Udaberriaren atarian, marea morearen marmarra alderrai, neguazkenaren sastakai.

Aurrerantzean, txiste matxistez txintik ez!

 

Ilargiaren inguruko informazioa:

  • Martxoak 2, 20:57ean, ilgora.
  • Martxoak 9, 18:48ean, ilbete.
  • Martxoak 16, 10:34ean, ilbehera.
  • Martxoak 24, 10:28ean, ilberri.

 

Herriko jaiak:

Martxoaren 3an, Martitteko festak.

 

Martxoko jai eguna da martxoak 19.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide