2020ko egutegia

Otsaileko egutegia

Maxixatzen.eus 2020ko ots. 1a, 09:05

Otsaileko orria irekitzeko ordua da. Hona hemen Maxixatzen egutegiaren otsaileko orria: 

Mirentxu Larrañagaren esaldi honek laguntzen dio Jon Andoni Martinen argazkiari: 

OTSAIL, ZEZEIL, BARANTAIL

Hotz eta motz.

Zer hil?

Ez abantaila handikorik. Hots, ate-zulotik so eginik, neguko otsoen ahutzetatik ihesi oraindik.

 

Ilargiaren inguruko informazioa:

  • Otsailak 2, 02:42ean, ilgora.
  • Otsailak 9, 08:33ean, ilbete.
  • Otsailak 15, 23:17ean, ilbehera.
  • Otsailak 23, 16:32ean, ilberri.

 

Otsailak ez du jai egunik. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide