Bizkargi eskolako abesbatzak Arantzazuko 'Gabon Kantak' kontzertuan parte hartuko du

Maxixatzen.eus 2019ko aza. 29a, 15:10

Debagoieneko hainbat abesbatza eta Azkoitiko Bizkargi eskolako abesbatza Gabon gaueko protagonistak izango dira ETB1n.

Sei abesbatza batuko dira abenduaren 14an, Arantzazun, 'Gabon Kantak' kontzertua eskaintzeko. ETBk grabatuko du Arantzazuko emanaldia, eta Gabon gauean, abenduaren 24an, emitituko dute telebistan. Fernando Velazquez konposatzailearen gidaritzapean, Aretxabaleta, Oñatiko Ganbara, Arrasateko Goikobalu eta Goikobalu Txiki, Azkoitiko Bizkargi, eta Leizarra musika eskola abesbatzak izango dira parte hartuko dutenak.


Hamar abesti inguru eskainiko dituzte Arantzazuko kontzertuan. Kooperatiben soinu banda jasotzen duen Humanity at music zortzi piezatako albumeko hiru kantu eskainiko dituzte, batetik: Banaketa, Internazionalizazioa eta Etorkizuna, eta, bestetik, betiko Gabon kantak: Hator-hator, Olentzero, Oi Bethlem

Asteazkenean elkartu ziren entsegu orokorra egiteko Arrasateko San Frantzisko elizan eta datorren igandean bilduko dira Aretxabaletan 'Sapere aude Sinfonietta' musika taldearekin entsegu orokorra egiteko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide