EH Bilduk abenduaren 6an Bilbon egingo duen manifestaziora joateko autobusa antolatu du

Maxixatzen.eus 2019ko aza. 28a, 14:39
Iaz Bilbon egindako manifestazioa. (Argazkia: Ecuador Etxea)

Abenduaren 6an, hurrengo ostiralean, manifestazioa egingu du EH Bilduk Bilbon, Euskal Errepublika aldarrikatzeko. Ekitaldira joateko autobusa egongo da Azkoititik.

EH Bilduk manifestazioa egingo du hurrengo ostiralean, abenduak 6, 12:00etan, Bilbon. Azken urteetako abenduaren 6an egin ohi bezala, aurten ere Euskal Errepublika aldarrikatuko dute Bilbo zeharkatuko duen manifestazioan. Bihotz Sakratutik abiatuko da manifestazioa. Azkoitiko EH Bilduk, eskualdeko gainerako herriekin batera, Bilboko manifestaziora joateko autobusa antolatu du. Interesatuek Zakela eta Zurt tabernetan eman ahalko dute izena.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide