'Si yo fuera rico' eta 'Harvie y el museo mágico' filmak emango dituzte aste honetan Baztartxon

Maxixatzen.eus 2019ko aza. 27a, 09:00
'Si yo fuera rico' filmeko argazkia.

'Si yo fuera rico' filma ostiralean, igandean eta astelehenean emango dute. 'Harvie y el museo mágico' filma, berriz, igandean. Aste honetan zapatuko emanaldirik ez da izango San Andres eguna dela eta.

Aste honetan bi film ikusteko aukera izango da Baztartxo antzokian. Alde batetik, Si yo fuera rico pelikula emango dute ostiralean (22:00), igandean (19:30) eta astelehenean (20:00), ikuslearen egunean. Harvie y el museo mágico haurrentzako filma, berriz, igandean emango dute, 17:00etan. Aste honetan zapatuan ez da emanaldirik izango Baztartxon, San Andres eguna izango baita.

Hona hemen aste honetako filmen aurrerapen bideoak:

Si yo fuera rico

Harvie y el museo mágico

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide