Herritarrek Elkargunearekiko duten asebetetze maila jakiteko, galdeketa egingo dute

Maxixatzen.eus 2019ko aza. 26a, 08:45

Orotara, 250 inkesta egingo dizkiete 18 urtetik gorako 250 erabiltzaileri, eta besteak beste, zerbitzuaren kalitatearen, instalakuntzen, ordutegiaren eta jardueren inguruan galdetuko dute, telefonoz.

Elkargunearen inguruan galdeketa egingo du udal azpiegituara hori kudeatzen duen Masquatro enpresak, erabiltzaileen asebetetze maila jakiteko asmoz. Horretarako, inkesta bat egingo dute gaurtik ostegunera bitartean, eta guztira, 18 urtetik gorako 250 erabiltzaileri luzatuko diete galdera sorta. Telefonoz egingo dituzte galderak, eta besteak beste, zerbitzuaren kalitatearen, instalakuntzen, ordutegiaren eta jardueren inguruan galdetuko dute, "ahal duten neurrian" hobekuntzak txerta ditzaten. Herritarren parte hartzea eskatu du enpresak, hark lana "kalitatez" egin dezen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide