Mugikortasun urria dutenentzat aulki "funtzionalagoa" jarri dute Elkarguneko igerilekuan

Maxixatzen.eus 2019ko aza. 25a, 15:14

Udalak adierazi duenez, orain arte zegoen aulkia ez zen "erabilgarria", eta mugikortasun urria dutenek igerilekura sartzeko eta handik irteteko laguntza izan dezaten eskuratu dute berria.

Mugikortasun urria duten pertsonentzat aulki berria jarri dute Elkargunean, hango igerilekura sartzeko eta handik irteteko laguntza izan dezaten. Udalak adierazi duenez, aurretik ere bazegoen horretarako beste aulki bat, baina ez zen "erabilgarria". Oraingoa, berriz, "modernoagoa eta funtzionalagoa" dela jakinarazi dute, eta aulki berria eskuratzeko 9.000 euroko inbertsioa egin dute. Aniztasun funtzionala duten pertsonek "aukera berberak" izan ditzaten, Udalak ezinbestekotzat jo du espazioak gero eta inklusiboagoak izateko neurriak hartzea.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide