Joseba Diaz Gipuzkoako txapeldun izan da Zurich Donostiako Maratoian

Maxixatzen.eus 2019ko aza. 24a, 11:46
Joseba Diaz helmugara iritsi denean.

Azkoitiarrak bi ordu eta 24 minututan amaitu du Zurich Donostiako Maratoia. Gipuzkoako txapeldun izan da Diaz, eta sailkapen orokorrean seigarren postua erdietsi du. 

Zurich Donostiako Maratoian Gipuzkoako txapeldun izan da Joseba Diaz azkoitiarra. Gaur, igandea, izan da proba Donostian, 09:00etan hasita. Diazek bi ordu eta 24 minutu behar izan ditu maratoia amaitzeko, eta sailkapen orokorrean seigarren postuan amaitu du. Probaren garaile Cheboi Collins baino hamabi minutu eta hamaika segundo gehiago behar izan ditu azkoitiarrak helmugara iristeko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide