Pirinioen bi aldeetako dantzak eta musika, Baztartxon

'Pirinioen magalean' ikuskizuna eskaini dute gaur, zapatua, Sahatsa dantza taldeak, Azkoitiko musika bandak eta Iraurgi abesbatzak, Baztartxon. Euskal Herriko hainbat txokotako kantuak eta dantzak taularatu dituzte hiru taldeek ikuskizunean.

Pirinioen bi aldeetako dantzak eta musika taularatu dituzte Azkoitiko musika bandak, Iraurgi abesbatzak eta Sahatsa dantzan taldeak gaur, zapatua, Baztartxo antzokian, eta hainbat herritar joan da emanaldia ikustera. Hasteko, Leireko kriptatik abiatuta, Erronkari eta Zaraitzu ibarrak zeharkatu dituzte emanaldian. Ondoren, ekialdetik mendebaldera eginez, Bidasoan egingo dute geldialdia, eta Etxalarko Karmenen kondairari buruzko obra ezaguna eskaini dute musika bandak eta abesbatzak. Horrez gain, besteak beste, Zuberoako Bernard Goienetxe Matalas bezala ezaguna zenaren historia kontatu dute, historia antzeztuz, abestuz eta dantzatuz.

 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide