Mata Market, bigarren eskuko arropen azoka baino gehiago

Maxixatzen.eus 2019ko aza. 23a, 14:28

Gaur, zapatua, 12:00etan zabaldu ditu ateak Mata Market bigarren eskuko arropen azokak, eta goizetik hainbat herritar hurbildu da Matadeira. Arratsaldean, Iago magoaren magia ikuskizuna ikusteko aukera izango da.

Jendeak erabiltzen ez dituen arropa, oinetako eta osagarri zaharrei bigarren erabilpen bat emateko helburuarekin, Mata Market azokaren bigarren edizioa antolatu dute Matadeixen. Gaur, zapatua, 12:00etan ireki ditu ateak bigarren eskuko azokak, eta hainbat herritar hurbildu da hara ordutik. Azokaz gain, haurren txokoa ere jarri dute Matadeiko agertoki gainean, eta 18:00ak bitartean hainbat jarduera egingo dituzte bertan. Arratsaldean ere herritarrek izango dute zertaz gozatua Matadeixen, Iago magoak magia ikuskizuna eskainiko baitu. 

 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide