Herrixenek zozkatu du 500 euroko diru-saria

Maxixatzen.eus 2019ko aza. 23a, 09:29

Arantxa Arenasi egokitu zaio saria, eta hark gaur goizean gastatu beharko ditu 500 euroak, herriko saltokietan.

Atzo, ostirala, egin zuen Herrixen merkatari elkarteak Aste Beltza kanpainaren zozketa, eta Arantxa Arenas izan da sariduna. Arenasek 500 euroko diru-saria irabazi du, Orrazki ileapaindegian egindako erosketarengatik. Horrenbestez, Arenasek gaur gastatu beharko du saria gutxienez herriko hiru saltokietan, 10:00etatik 13:00etara artean. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide