Zozketa

Maxixatzenen egutegia osatzeko esaldiak bidali dituztenen artean egindako zozketak badu irabazlea

Maxixatzen.eus 2019ko aza. 22a, 09:49

Bigarren urtez jarraian, egutegia argitaratuko du Maxixatzenek, eta egutegirako esaldiak bidali dituztenen artean Errigoraren sari eder bat zozkatu du. Miren Beneitez izan da zozketaren irabazlea.

Joan den ostiralean, hilak 15, amaitu zen Maxixatzenek argitaratuko duen egutegirako esaldiak bidaltzeko epea. Parte-hartzaile horien artean, Errigoraren saski eder bat zozkatu du Maxixatzenek, eta Miren Beneitezi egokitu zaio oparia.

Errigoraren saski zuria jaso du Beneitezek, eta honako produktuez gozatzeko aukera izango du, besteak beste: orburuak, zainzuri zuriak, pikillo piperrak, ardoa, patxarana, pikillo piper marmelada...

Joan zen urriaren 30ean abiatu zuen Errigorak udazkeneko kanpaina, Nafar helgoaldeko uzta, euskarari puzka lelopean. Euskalgintzari bultzada ekonomikoa emateko helburuarekin jaio zen Errigora egitasmoa duela sei urte. Errigoraren saskien salmentatik lortzen den diruaren %25 euskara bultzatzeko egitasmoetara bideratzen da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide