Iritsi dira barrakak herrira

Maxixatzen.eus 2019ko aza. 21a, 14:35
Barrakak, Aizkibel liburutegiaren ondoan jarriko dituzte aurten ere.

San Andres festen giroa gero eta gertuago da Azkoitian, eta horren adibide dira aurten ere barrakak. Dagoeneko iritsi dira lehenak Trenbidearen Zumardia kalera, eta datozen orduetan eta egunetan iritsiko dira gainerakoak.

Barrakak festetarako martxan izango dira bihartik, ostirala, aurrera. Haurren barraka eguna ere izango da, nahiz eta oraindik ez duten zehaztu zein egunetan izango den. Barraka jabeek Juin kalean hartuko dute atseden eta bertan aparkatzeko aukera baimenduak bakarrik izango dute. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide