Gaurko pintxo-poteko pintxoak jakinarazi dituzte tabernariek

Maxixatzen.eus 2019ko aza. 21a, 13:15

Um Blem Ble elkarteko tabernariek gaurko pintxo-potean eskainiko dituzten pintxoak jakinarazi dituzte:

Pintxo hauek eskainiko dituzte tabernariek gaur, azaroak 21.

Atraskua: txorizo egosia eta gazta irasagarrarekin.

Dean: patata tortilla, gisatua eta txorizo egosia.

Etxe Aitz: errusiar entsalada york urdaiazpikoarekin eta oilasko hegalak.

Koxka: albondigak eta arrautza bexamelarekin.

Galipan: barazkidun lasagna, Arepita erregina pintxoa eta era guztietako frijituak.

Latz: patata tortilla, ajoarriero bakailaoa eta arrain pastela.

Tta-kun: barazki lasagna eta sanjakoboa.

Zurt: onddoen nahaskia eta bakailaoaren piper betea.

Oharra: Gainerako tabernek ez dute jakinarazi zer pintxo dastatu ahal izango diren.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide