Gabonetako Umeen Parkera joateko izen ematea zabaldu du Alai Batzak

Maxixatzen.eus 2019ko aza. 20a, 16:04

Azkeneko urteetako ohiturari jarraituz, abenduaren 26an Gabonetako Umeen Parkera irteera egingo du Alai Batzak. 

Abenduaren 26an egingo du irteera Alai Batzak Barakaldoko Gabonetako Umeen Parkera, eta dagoeneko zabaldu dute izena emateko epea. Abenduaren 7ra bitartean izango da izena emateko aukera, 20 euroren truke. Izen emate papera bete, eta Floreaga Ikastetxeko idazkaritzan entregatu beharko da. 

Abenduaren 26an, osteguna, 09:00etan abiatuko dira izena emandako haurrak Azkoititik eta 20:00etan itzuliko dira. Bazkaria eta Alai Batzako kamiseta laranja ematea beharrezkoa izango dira irteerara. Autobusa eliz ataritik abiatuko da, eta iristean eliz atarian jaso beharko dira haurrak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide