'Bakardadeari begira' erakusketa izango da ikusgai bihartik aurrera Etxebeltzen

Maxixatzen.eus 2019ko aza. 20a, 15:43

Matiazaleak ekimenaren barruko 'Bakardareari begira' erakusketa ibiltaria egongo da ikusgai Etxebeltzen, bihartik hasita abendura bitartean. "Barkardadea begiratzeko" askotariko moduak jasotzen ditu erakusketak.

Azkoitia Lagunkoiak eta Azkoitiko Udalak Bakardadeari begira erakusketa jarri dute Etxebeltzen. Matia Fundazioaren Matiazaleak ekimenaren barruko erakusketa da, eta Udalaren arabera, "bakardadea begiratzeko" moduak ikus daitezke bertan. Joan zen udan argazki lehiaketa antolatu zen ekimen horren barruan, eta lehiaketa horren emaitza da Bakardadeari begira. Erakusketa azaroaren 21etik 24ra, azaroaren 28an eta 29an eta abenduaren 5etik 8ra ikusi ahal izango da Etxebeltzen, 18:00etatik 20:00etara bitartean. 

Horrez gain, erakusketatik aparte Nire lagun bakardadearentzako postalak egitasmoa sortu dute jendeak bakardadearen inguruan dituen gogoetak biltzeko helburuarekin. Gogoeta horiek biltzeko buzoia jarriko dute, herriko honako lekuetan eta egunetan:

  • Bihartik azaroaren 24ra arte, Elkargunean.
  • Azaroaren 25etik abenduaren 15era bitartean, Aizkibel liburutegian.
  • Abenduaren 16tik 31ra bitartean, Udaletxeko Arreta Bulegoan.

Gogoetak buzoian uzteaz gain, Matia fundaziora ere bidali daitezke posta bidez.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide