Igor Zubeldia, Gipuzkoa Kirolak saria jasotzeko hautagaien artean

Maxixatzen.eus 2019ko aza. 20a, 09:21

Igor Zubeldia Realeko jokalari azkoitiarra dago Gipuzkoa Kirolak saria jasotzeko hautagaien artean. Herritarrek Gipuzkoarren Kirola saria jasotzeko hautagaien aldeko boza eman dezakete.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol sailak 2019ko Gipuzkoa Kirolak sariketa jarri du martxan, eta Igor Zubeldia Realeko jokalari azkoitiarra dago saria lortzeko hautagaien artean, eskualdeko beste hainbat kirolariren artean. 

Aldundiak hiru sari banatuko ditu abenduaren 4an egingo duen ekitaldian: kirol merezimenduarena –gizon eta emakume– eta Gipuzkoarren Kirola deitu duten sari herrikoia. Sari horiek norbanakoek nahiz taldeek eskuratu ahal izango dituzte, eta Gipuzkoarren Kirola deiturikorako hautagaien aldeko boza eman ahal izango dute herritarrek egunotan, honako webgune honetan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide