Maxixatzenen zozketak

Ostiraleko pilota partidarako bi sarrera zozkatuko ditu Maxixatzenek bazkideen artean

Maxixatzen.eus 2019ko aza. 19a, 17:22

Datorren ostiralean, azaroak 22, eskuz binakako txapelketako partida jokatuko dute Azkoitiko Gurea pilotalekuan. Bazkideen artean kantxako bi sarrera zozkatuko ditu Maxixatzenek. Zozketan parte hartzeko honako galdera hau asmatu beharko da:

BAZKIDEENTZAKO ZOZKETA

Zein bikotek irabazi zuen eskuz binakako txapelketa azken edizioan?

Bidali erantzun zuzena maxixatzen@maxixatzen.eus helbide elektronikora, azaroak 22, ostirala, 12:00ak baino lehen. Asmatzaileon artean zozketa egingo da, eta azaroaren 22an webgunean bertan jakinaraziko da bi sarreren irabazlea nor den. 

Egin zaitez Maxixatzeneko bazkide!

Maxixatzeneko bazkide egin zaitezke urtean 25 euro ordainduta. Horrekin, herriko euskarazko proiektua hauspotuko duzu. Eguneko informazioa izango duzu sarean eskuragarri, eta Maxixatzen aldizkaria jasoko duzu hilero. Era berean, Maxixatzenen zozketetan parte hartzeko aukera ere izango duzu. Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide