'Maléfica' eta 'En un mundo mejor' filmak emango dituzte aste honetan Baztartxon

Maxixatzen.eus 2019ko aza. 20a, 09:00

Bi film izango dira ikusgai aste honetan Baztartxo antzokian. 'Maléfica' filma igandean emango dute; 'En un mundo mejor' filma, berriz, igandean eta astelehenean.

Maléfica eta En un mundo mejor filmak eskainiko dituzte aste honetan Baztartxo antzokian. Maléfica filma igandean soilik izango da ikusgai, 17:00etan hasita; En un mundo mejor filma, berriz, igandean (19:30) eta astelehenean (20:00), ikuslearen egunean.

En un mundo mejor filma Garapenean Bidelagun ekimenaren barruan eskainiko dute.

Ikusi jarraian aurrerapen bideoak:

Maléfica

En un mundo mejor

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide