Trenbidearen Zumardia itxi egingo dute, barrakak direla eta

Maxixatzen.eus 2019ko aza. 19a, 10:02

Ostegunean, azaroak 21, Trenbidearen Zumardia kaleko 1 eta 9 zenbakien arteko errepidea itxiko dute, 08:00etatik aurrera.

Sanandres jaiak igaro bitartean barrakak jarriko dituzte Trenbidearen Zumardia kaleko 1 eta 9 zenbakien artean, eta kalea erabat itxita egongo da. Ezingo da kalean aparkatu, ez eta bertatik ibilgailuekin pasa ere.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide