Maxixatzenen zozketak

'Go!azen 6.0' ikuskizunerako lau sarrera zozkatuko ditu Maxixatzenek

Maxixatzen.eus 2019ko aza. 18a, 14:52

Abenduaren 13an, 'Go!azen 6.0' ikuskizuna ikusteko lau sarrerak zozkatuko ditu Maxixatzenek, Udalaren laguntzarekin. Maxixatzeneko bi bazkiderentzako bina sarrera banatuko ditu azaroaren 26an. Zozketan parte hartzeko honako galdera hau asmatu beharko da:

BAZKIDEENTZAKO ZOZKETA

Zein egunetan hasiko dira emititzen 'Go!azen 6.0' ETB1en?

Bidali erantzuna maxixatzen@maxixatzen.eus helbide elektronikora, azaroak 25, astelehena, baino lehen. Asmatzaileon artean zozketa egingo da, eta azaroaren 26an jakinaraziko da webgunean.

Zozketan zorterik izan ez dutenek musikalera joan nahi izanez gero, sarrerak salgai jarriko dituzte azaroaren 27an, asteazkena, Baztartxoko leihatilan, 17:30etik 19:30era bitartean. Egun horretan sarrerak agortuko ez balira, udaletxeko Kultura sailean ere eskuratu ahal izango lirateke. Azkoitiko Udalak adierazi duenez, eserlekuak zenbatuta banatuko dituzte. Abenduaren 13an egingo dituzte bi emanaldiak: bata, 18:00etan, eta bestea, 20:00etan.

Egin zaitez Maxixatzeneko bazkide!

Maxixatzeneko bazkide egin zaitezke urtean 25 euro ordainduta. Horrekin, herriko euskarazko proiektua hauspotuko duzu. Eguneko informazioa izango duzu sarean eskuragarri, eta Maxixatzen aldizkaria jasoko duzu hilero. Era berean, Maxixatzenen zozketetan parte hartzeko aukera ere izango duzu. Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide