Mapa Morea lantzeko azken saioa egingo dute bihar

Maxixatzen.eus 2019ko aza. 18a, 11:01

Mapa Morea lantzeko hirugarren eta azken saioa egingo dute bihar, azaroak 19, Elkargunean. Hitzordua 19:00etan izango da.

Patxi Galarraga arkitektoak zuzenduko du saioa, eta nahi duten herritarrek dute parte hartzeko aukera. Herritarrekin batera, Mapa Morearen garapenean udaleko ordezkari politikoak eta teknikariak ari dira parte hartzen eta haiekin ere bihar goizean beste lan saio bat egingo dute, "herria genero ikuspegitik aztertzen jarraitzeko".

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide