'Go!azen 6.0' ikuskizunerako txartelak azaroaren 27an jarriko dituzte salgai

Maxixatzen.eus 2019ko aza. 18a, 10:07

Abenduaren 13an 'Go!azen 6.0' ikuskizunaren bi emanaldi eskainiko dituzte Baztartxon, eta hilaren 27an jarriko dituzte txartelak salgai, Baztartxoko lehiatilan, 17:30etik 19:30era bitartean.

Go!azen telesailak denboraldi berria estreinatzeaz gain, Go!azen 6.0 ikuskizuna eskaintzen jarraitzen du Euskal Herriko hainbat txokotan, eta abenduaren 13an, ostirala, Baztartxo antzokian bi emanaldi eskainiko dituzte, 18:00etan eta 20:00etan. Emanaldirako txartelak azaroaren 27an, asteazkena, jarriko dituzte salgai Baztartxoko lehiatilan, 17:30etik 19:30era bitartean. Egun horretan sarrerak agortuko ez balira, udaletxeko Kultura sailean ere eskuratu ahal izango lirateke. Azkoitiko Udalak adierazi duenez, eserlekuak zenbatuta banatuko dituzte.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide