Egoiliarrek gozatua hartu dute Bizkargi eskolako ikasleen eskutik

Maxixatzen.eus 2019ko aza. 16a, 17:28

Gaur, zapatua, Adinduen Asteko Boluntarioen Eguna ari dira ospatzen San Jose egoitzan, eta Bizkargi Musika eta Dantzako eskolako kideen eskutik arratsalde gozoa pasatu dute egoiliarrek. 

Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako ikasleak izan dira egoitzan, eta euskal dantza, trikiti eta txistu doinuak eskaini dizkiete San Jose egoitzako egoiliarrei. 19:30ean, berriz, Iñaki Basaberen eskutik afari musikatua egingo dute egoitzako kideek.

Bihar, igandea, Sendiaren Eguna ospatuko dute egoitzan, eta Txalkor txistulari taldearen bisita, meza, opari banaketa eta bazkaria egingo dituzte.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide