Elikadura orekatuak osasunean duen eraginaz hitzaldia izango da asteazkenean

Maxixatzen.eus 2019ko aza. 15a, 17:43

Intza Sudupe dietistak eskainiko du solasaldia Elkargunean, Azkoitia Lagunkoiak eta Udalak antolatuta.

Azkoitia Lagunkoiak eta Udalak hitzaldia antolatu dute datorren asteazkenerako, hilaren 20rako, Elkargunean. Elikagura orekatuaren garrantzia bizi osasungarri baterako izenpean, Intza Sudupe dietista azkoitiarrak hainbat azalpen eta argibide emango die bertaratzen direnei. 19:00etan hasiko da solasaldia, eta doakoa izango da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide