Gure Eskuren Tripontzia zozketako txartelak salgai, herriko hainbat tabernetan

Maxixatzen.eus 2019ko aza. 15a, 13:32

Beste urte batez Tripontzia zozketa antolatu du Gure Eskuk, eta herriko hainbat tabernatan eskuratu daiteke txartela. Guztira, 94.000 euro banatuko dituzte, eta datorren urteko urtarrilaren 20an egingo dute zozketa.

94.000 euro banatuko ditu aurten Gure Eskuk Tripontzia zozketan. Parte hartzeko txartela Azkoitiko hainbat tabernatan dago salgai; gainera, txartelean agertzen den zenbakiarekin zozketan parte hartzeaz gain, Tripontzia istorio sorta eskuratuko dute parte-hartzaile guztiek. Honako lekuetan eskuratu daitezke txartelak:

  • Donibane okindegia
  • Ixidro jatetxea
  • Otarre jatetxea
  • Olaberri taberna
  • Latz taberna
  • Zurt taberna
  • Etxe-aitz taberna
  • Zakela taberna
  • Dean taberna
  • Etxesa taberna
  • Orbela taberna
  • Tta-kun taberna
  • Galipan taberna
  • Bai Azkoitia batzokia

Datorren urteko urtarrilaren 20an egingo du zozketa Gure Eskuk, eta honako sariak eskuratu ahal izango dira: 60.000 euroko sari nagusia (zenbaki + serie sarituarentzat), 2.000 euroko zazpi sari (zenbaki bereko gainerako zazpi serieentzat), eta 1.500 eta 1.000 euroko zortzina sari (bigarren eta hirugarren zenbaki sarituak). Saridunen berri Gure Eskuren webgunean emango dute, eta hilabeteko epea izango dute irabazleek sariak jasotzeko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide