Zozketa

Zozkatu ditu Maxixatxenek 'Mari Errauskin' antzezlanerako sarrerak

Maxixatzen.eus 2019ko aza. 15a, 10:30

Zapatu arratsaldeko 'Mari Errauskin' antzezlana ikusteko lau sarrera zozkatu ditu Maxixatzenek bere bazkideen artean, Udalaren laguntzarekin. Hona hemen irabazleen izen-abizenak:

Honako bi bazkide hauek eskuratuko dituzte sarrerak: Leire Elorzak eta Ane Artetxek. Lehiaketan parte hartzeko erantzun zuzenak hauek ziren: Itxaso Quintana, Andrea Covadonga, Sara Barroeta, Jon Casamayor, Iñaki Maruri eta Ugaitz Alegria.

Irabazleek Baztartxoko leihatilan jaso beharko dituzte sarrerak antzezlanaren egunean. Emanaldia 18:00etan hasiko da.

Eskerrik asko zozketan parte hartu duzuen guztioi! Irabazleok, berriz, gozatu emanaldiarekin!

Egin zaitez Maxixatzeneko bazkide!

Maxixatzeneko bazkide egin zaitezke urtean 25 euro ordainduta. Horrekin, herriko euskarazko proiektua hauspotuko duzu. Eguneko informazioa izango duzu sarean eskuragarri, eta Maxixatzen aldizkaria jasoko duzu hilero. Era berean, Maxixatzenen zozketetan parte hartzeko aukera ere izango duzu. Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide