Zientzia tailerrak ari dira egiten egun hauetan Aizkibel Liburutegian

Maxixatzen.eus 2019ko aza. 15a, 09:42
Zientzia tailerrean hainbat ikasle ari dira parte hartzen. (Argazkiak: Udala)

Zientzia tailerrak egiten ari dira egun hauetan Aizkibel Liburutegian, gaztetxoen artean zientziarekiko, teknologiarekiko, ingeniaritzarekiko eta matematikekiko interesa sustatzeko xedez.

Zortzi eta hamabi urte bitarteko neska-mutilei zuzenduta daude zientzia tailerrak, eta besteak beste, ari dira ikusten nola limoia erabiliz elektrizitatea sortu daitekeen, elikagaietan almidoiaren presentzia nola antzeman edota likidoak nola sailkatu daitezkeen dentsitatearen arabera. Detektibe lanak eta ilusio optikoak ere landuko dituzte saioetan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide