Udal Musika Bandaren erakusketa, zabalik

Maxixatzen.eus 2019ko aza. 14a, 17:45

Gaur, osteguna, ireki dute Udal Musika Bandaren erakusketa Torrezuri aretoan. Azaroaren 24ra bitartean egongo da ikusgai erakusketa.

Azkoitiko Udal Musika Bandak 150 urte bete dituela eta, erakusketa zabaldu dute gaur, osteguna, Torrezuri aretoan. Azaroaren 24ra bitartean egongo da zabalik erakusketa; astelehenetik ostegunera, 18:00etatik 20:00etara bitartean, eta asteburuan, 12:00etatik 14:00etara artean ikusi ahal izango da erakusketa.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide