Musika bandaren eta Debako gaitero eskolako kideen kalejirak, zapatu goizean

Maxixatzen.eus 2019ko aza. 15a, 09:07

Bihar, zapatua, Udal Musika Bandak eta Debako gaitero eskolako kideek kalejira egingo dute herriko kaleetan zehar.

Santa Zezili eguna dela eta, Azkoitiko Udal Musika Bandak kalejira egingo du herriko kaleetan zehar. Eguerdian abiatuko dira eta Azkoitiko kale nagusiak zeharkatuko dituzte. Ondoren, gainera, talde bazkaria egingo dute bandako kideek.

Bestalde, Debako gaiteroen eskolako kideek ere kalejira egingo dute. Oteiza pilotalekuetan bilduko dira, 10:00etan. 10:15ean hasiko dute kalejira eta 14:00etara bitartean herriko hainbat plazatan emanaldiak eskainiko dituzte. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide