Maxixatzenen zozketak

Errigorako saski bana zozkatuko du ostiralean Maxixatzenek bazkide direnen eta berrien artean

Maxixatzen.eus 2019ko aza. 12a, 11:00

Nafarroako Erriberan sortutako Errigora proiektuaren bi saski banatuko ditu Maxixatzenek orain arteko bazkideen eta datorren ostirala baino lehen bazkide egiten direnen artean. 

Saski bat Maxixatzeneko bazkideen artean zozkatuko dugu, eta bestea, ostiralera bitartean bazkide egiten diren kideen artean. Olioa, ardoa, pikillo saltsa, esparragoak, orburuak eta beste hainbat kutixiz osatutako saskiak dira.

Zozketa bazkideentzat zein bazkide egin nahi dutenentzat da:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide