Maxixatzenen zozketak

'Mari Errauskin' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditu Maxixatzenek

Maxixatzen.eus 2019ko aza. 11a, 10:29

Datorren zapatuan, azaroak 16, 'Mari Errauskin' haurrentzako antzezlana ikusteko aukera izango da Baztartxo antzokian, 18:00etan. Emanaldia zuzenean jarraitzeko, lau sarrera zozkatu ditu Maxixatzenek, Udalaren laguntzarekin.

Zozketan parte hartzeko honako galdera asmatu beharko da:

Zein dira 'Mari Errauskin' antzezlaneko bi aktoreren izenak?

Bidali erantzuna maxixatzen@maxixatzen.eus helbide elektronikora, azaroak 15, ostirala, baino lehen. Asmatzaileon artean zozketa egingo dugu, eta ostiralean bertan jakinaraziko dugu Webarruen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide