62 azkoitiarrek parte hartu dute Behobia-Donostia lasterketan

Maxixatzen.eus 2019ko aza. 11a, 09:37
Azkoitiarren parte hartzeak gora egin du aurten. (Argazkia: Irutxuloko Hitza)

Atzo, igandea, jokatu zuten Behobia-Donostia 20 kilometroko proba. Euria eta hotza izan zituzten bidelagun lasterkariek. Chakin Lachgar (1:00:57) eta Gema Barrachina (1:11:32) izan ziren helmugara iristen lehenak. Horien atzetik iritsi ziren helmugara proban parte hartu zuten 62 azkoitiarrak.

Guztira, 27.084 korrikalari irten ziren abiapuntutik, eta horietatik 25.479 lasterkarik zeharkatu zuten helmuga; azkoitiarrak ere izan ziren tartean. Aurten 62 azkoitiarrek amaitu dute lasterketa, iaz baino hogei lagun gehiagok. 61 korrikalarik eta patinatzaile batek parte hartu zuten Behobia-Donostian. Korrikalarien artean, Imanol Larrañaga izan zen lehen azkoitiarra; 14. postuan amaitu zuen lasterketa 1:04:54 denborarekin. Lehen emakumea, berriz, Udane Olariaga izan zen (1:39:09); 8.699 postuan amaitu zuen.

Gizonezkoen mailan, Iñaki Loinaz izan zen bigarren azkoitiarra. 45. postuan amaitu zuen proba, 1:08:41 denbora eginda. Hirugarrena Aitzol Apalantza Azkoitiko bizilaguna izan zen: 1:12:38 denbora eginda 204. postuan amaitu zuen. Emakumeen mailan, Maite Olaizola izan zen bigarrena. 9.299 postuan amaitu zuen lasterketa, 1:40:05 denborarekin. Hirugarren emakume azkoitiarra, berriz, Ana Carcamo izan zen. 9.802 postuan amaitu zuen Behobia-Donostia, 1:40:52ko denboran.

Patinatzaileen proba ere izan zen atzoko proban, eta Igor Garate izan zen parte hartzaile azkoitiar bakarra. 1:00:10 denbora eginda, 47. postuan amaitu zuen Behobia-Donostia.

Ikusi azkoitiarren sailkapena, osorik. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide