Azkoitian hautesle erroldaren %58,26k eman du botoa 18:00etarako

Maxixatzen.eus 2019ko aza. 10a, 19:00

Apirilaren 28koa baino bi puntu txikiagoa da 18:00ak arteko parte-hartzea Azkoitian; orduko hartan, hautesleen %60,63k zuten botoa emanda, hau da, 214 herritar gehiagok.

Espainiako Gorteetarako hauteskundeak dira gaur, eta Espainiako Gobernuak eman ditu eguneko bigarren parte-hartze datuak, 18:00ak artekoak, alegia. Azkoitian hautesle erroldaren %58,26k eman du botoa goizeko 09:00etatik —ordu horretan ireki dituzte hauteslekuak— 18:00ak arte; hau da, 4.930 herritarrek. Parte-hartzea apirilaren 28koa baino bi puntu txikiagoa da; orduko hartan, 18:00etarako hautesleen %60,63k zuten botoa emanda, hau da, 5.144 herritarrek.

8.462 azkoitiar daude Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan botoa ematera deituta. 09:00etan ireki dituzte hausteslekuak eta 20:00ak arte izango dira zabalik.14:00etan eman dute parte-hartzearen lehen datua, eta ordu horretara bitartean 3.559 herritarrek zuten emanda botoa; hau da, %42,06k. Hautesle erroldaren arabera, 8.462 azkoitiar daude botoa ematera deituta.

Maxixatzen.eus-ek, aurreko hauteskundeetan egin izan duen bezala, hauteskundeen jarraipen berezia egingo du egun osoan zehar, eta Azkoitian izan diren emaitzen berri emango du iluntzean.

Erlazionatuak

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide